Grazia egin didate hedabideen buruhausteek Emmanuel Macron politikoki kokatzerako orduan: "zentrista" gisa sailkatu duenik izan da, baita berarentzat espresuki "sozioliberal" kategoria berreskuratu duenik ere, pentsatzen dut, adierazi nahian sozialdemokraten gobernu desastroso batean parte hartu duen neoliberala dela. Ez dakit kazetari horiek zertarako konplikatzen diren hainbeste: nahikoa litzateke esatea Macron kapitalismo finantzarioaren hautagaia dela; presidentzialetarako sortu duen En Marche plataforma alderdi gisa baino, startup gisa kudeatzen duen exekutibo agresibo bat. Betiko kaka zaharra, co-working pixka batekin. Star Wars sagaren zaleentzat egokia izango da Frantziako bigarren itzulia: Darth Vader batetik, Darth Sidious bestetik. Indarrak lagun gaitzala.