Artisautzaren arauak

Erabiltzailearen aurpegia Gorka Bereziartua 2017ko api. 10a, 11:49

"Nola uzten dio armada derrotatuak ihes egiteari? Zein momentutan esan dezakegu gelditu dela? Lehen soldadua gelditu den momentuan, bigarrenarekin edo hirugarrenarekin? Ala soldadu kopuru nahikoak ihes egiteari utzi dionean bakarrik, ala akaso ihes egiten ari zen azkenekoa gelditu denean? Egiazki, ezin dugu esan bera gelditzearekin bukatu direla armadarekikoak: aspaldidanik ari ziren bukatzen".

Pierre Bourdieuk 'Artearen arauak' liburuan idatzitako paragrafo horretaz akordatu nintzen larunbatean, ETAren armagabetzearen lekuko izan ginen egunean. Aspaldi bukatzen hasitakoa erabat bukatu ezinda, oraindik ez zait erabat argi geratu puntu eta jarrai egin nahi dugun ala puntu eta bereiz. Eta beraz, eten-puntuz betetzen da testua. To be continued...

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!