Amancio Ortegak lan asko eginda lortu du fortuna handi baten jabe izatea eta gainera eskuzabala da, milioiak ematen dizkie pobreei. Hura kritikatzen dutenek ez dute inoiz lanposturik sortu, kexatzea gustatzen zaie eta buruan daukaten soluzio bakarrak, alegia, komunismoak, milaka hildako eragin zituen joan den mendean, mundu mundialean beste inork baino gehiago. Etxeko kontuetara etorrita, batzuek diote haurrek ingelesa eta euskara ikastearen alde daudela, beraz, argi dago ingelesaren kontra daudela eta euskara inposatzearen alde. Ikurrina inposatutako bandera den bezala, bestalde; ze, mundu guztiak daki hemen naturala Espainiakoa dela, Sanferminetako zezenaren odol gorriz eta Nafarroako galsoroen horiz osatua, mundua sortu zenean bertan.
Minutu eta erdi kosta zait kolaborazio hau idaztea. Orain ulertzen dut zergatik fatxen egunkariek dauzkaten hainbeste orrialde.