Zergatik den horrelakoa

Erabiltzailearen aurpegia Gorka Bereziartua 2017ko mar. 20a, 13:28

Izorratu egiten zion larunbat gauetako tabernen ordutegiak, beti kentzen zuten musika goizegi, beti iristen zen azkarregi ixteko ordua, beti liskarrean munizipalekin kalean ozenegi aritzeagatik. Ez zituen ulertzen arrazistak, mundua bidaiatzeko egina zegoen, kultura bakoitzetik zegoen ikasteko zerbait eta, jo, ze gutxi zeukaten afrikarrek, baina zenbat emateko prest zeuden. Hastio zituen udal agintariak: beti txikikeriekin botoak irabazi nahian, jende mediokrea are mediokreagoa zen jendea konbentzitu nahian. Gero urteak pasa ziren. Eta orain izorratu egiten zion tabernen ordutegiak, beti bukatzen zen parranda beranduegi, lo faltan zebilen zaratarengatik. Ez zen arrazista, ordenatua zen: harremanik ez bere kolorekoa ez zen jendearekin. Eta hastio zituen udal agintariak: idatziak zituen lau gutun azken hilabetean mundu guztiak irakurtzen zuen egunkarira, baina oraindik ez ziren hasi etxe pareko espaloiko obrak. Hurrengo bozetan, nolanahi, botoa emango zien berriz.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!