Irakurraldi lasaia

Erabiltzailearen aurpegia Gorka Bereziartua 2017ko ots. 20a, 11:51

Azkenean eseri zen etxeko sofan, aste osoan leitu ezinda erabili zuen liburu hori esku artean, irakurraldi luze bati ekiteko prest. Baina lehenago telefonoa hartu zuen, eta ikusi zuen norbait Twitterren irainka ari zitzaiola: blokeatu egin zuen. Gero Whatsapp begiratu zuen. Zer moduz zegoen galdezka ari zitzaion azken bi asteburuetan berarekin liatu zen neska, hamabost mezu zeuzkan lankideekin afari bat antolatzeko ireki zuten taldean, ama galdezka ari zitzaion bazkaltzera etorriko zen. Erantzuten ari zela jo zuen Telegramaren abisuak: azken orduko bat aste hartan mundu guztiaren ahotan zegoen epaiketan; lotura sakatu zuen, albistea irakurri, Twitterren jarri, justiziak zein gaizki funtzionatzen duen kritikatuz. Gero amari erantzun azkar bat idazten hasi zen, baina nobedadeak zeuden afaria antolatzeko taldean, bi lankide elkarrekin haserre: bakeak egin nahian hasi zen; eta lortzear zegoenean, txio bat jaso zuen, norbait oso desados zegoelako epaiketaz esan zuenarekin. Bere argudio guztiekin erantzungo zion, honek luze joko zuen. Hobe lehenago Instagramen sartu, irakurri behar zuen liburuari argazki bat egin, eta ondoko komentarioarekin publikatzen bazuen: "ezinbesteko liburua, merezi du tarte bat hartzeak".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!