Partiduak, pedofiloak, parrokiak

Erabiltzailearen aurpegia Gorka Bereziartua 2017ko urt. 30a, 12:42

Partidu politikoak geroz eta tresna ulerkaitzagoak dira, eduki ezazu eskura instrukzio-manuala hartzen dituzten jarrerak ulertu nahi badituzu. Batez ere jarrera horiek kaka zahar bat direnean. Adibidez: Juan Kruz Mendizabal apaizak hainbat umeri egindako sexu gehiegikerien kasua publikatu da eta EAJk egin duena ez duzu ulertuko alderdiaren izenean bertan dagoen argitxo hori, jainkoa-ta-lege-zaharra dioena, piztuta dagoela ikusten ez baduzu. Iñigo Urkulluk esan du ez dagokiola berari gai horri buruz ezer esatea. Bai jarrera aurrerakoia erakunde publikoak eta eliza bereiztea. A, ez, itxoin, pedofiloak publikoki ez kondenatu behar izateko egin du-eta. Gainontzean, dena ondo: Euskal Erdiko lehendakaria Vatikanoan izan zen Mendizabalen kasua argitaratu eta hiru egunera, antza denez bakegintzarekin lotutako misioan. Agian horrek esplikatzen du zergatik pasa den ezker abertzalea ere gaiaren gainetik hanka puntetan. Elizak botere handia baitu, eta ez da komeni harekin haserretzea horrelako umekeriengatik. Beti dago kontu inportanteagoren bat parrokianoekin sermoian aritzeko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!