Zuribeltzean

Erabiltzailearen aurpegia Beñat Berasategi 2019ko ira. 18a, 16:29

Abuztuaren amaierak goibeltasuna dakar askorentzat, udak ekarritako energia bat-
batean xahutuko balitz bezala. Planak egitea egindako planak gogoratzearekin
ordezkatzen dugu, unean unekoa bizi beharrean iragandakoa iragan delako
atsekabetzea aukeratuz. Irailaren iritsiera bereizten duen zuribelztasuna estaltzeko
saiakerak egiten ditugu, bizitakoaren koloreak gogoratzen saiatuz. Pixkanaka
denborak berak oroitzapenen doinu horiek itzaliko dituela konturatu gabe.

Bizitasun hori orainean eta datorkigunean bilatzea da beste aukera, udak ekarritako
energia eta indarra xahututzat jo beharrean datorrenari aurre egiteko erabiltzea.
Faltan ditugun lagun eta uneen hutsak ez ditzala inguruan ditugunak lausotu. Ilusioa
eta gogoa direla medio bizi dezagun bizi beharrekoa koloretan, eta utz diezazkiogun
zuria eta beltza iragandakoari.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!