Ehun urteko haritz bat ipurditik ebakiz. Horrela prestatzen dugu Iruñean udaberria. Horrela ospatzen dugu udaberria Iruñean. Ehun urteko haritz eder bat ipurditik moztu dute gure hirian, nahiz eta horrelako hain ale gutxi izan. Argazkian ikusten denez, ez zuen itxura txarrik, ez zegoen kofaturik, eta kokapena ez zen arriskutsua, oso jende gutxi ibiltzen baita Munduaren Parkeko alderdi horretan. Haritz atlantiar bat zen (Quercus robus), ziurrenik Psikiatrikoa eraiki zen garaian landatua, orain dela ehun urte. Pena handia da horrelako ondare baliotsua modu ziztrin horretan galtzea.