Zaldi gorri-beilegiak

Erabiltzailearen aurpegia Josi Basterretxea 2020ko eka. 11a, 11:41

Lau zaldunak ikusi ditut erretratuan, Errenteriako plaza batean. Epaile batek ekarri du gogora iragan apirileko argazki bat, eta han azaltzen dira laurak: Rivera, Arrimadas, Pagazaurtundua eta Savater... Ciudadanos alderdiak  antolatutako mitin batean.
Hainbat herritarrek aintzat hartu ez Espainia monolitikozaleen mitina, protesta egin, banderak eta xingolak balkoietan lotu, lapikoak jo.... eta epaile batek esan berri du 23 lagun eramango dituela auzitara, ordena publikoaren aurkako ekintza egotzita... Ongi egin ote zuten ez dakit; baina,  sarritan asaldatzen naute epaileek. 
Lau zaldunak... Konkistaren, gerraren, gosearen eta heriotzaren alegoriak dira Apokalipsian lau zaldunak. Zaldi bana dakarte haiek: batek zuria, besteak gorria, hirugarrenak beltza, eta beilegia laugarrenak. Ciudadanoseko zaldun hauek gorriak eta beilegiak baino ez dituzte zamalkatzen... Ezta horretan ere dibertsitatea eta aniztasuna nahi.
Zaldi gorriak eta beilegiak, zaldun zuri-zurientzat.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!