Tiro, garondoan

Erabiltzailearen aurpegia Josi Basterretxea 2020ko eka. 4a, 12:16

Bizikleta gainean ikusi dut. Puxika bat, globo bat, darama heldulekuan lotuta, energia nuklearraren aurkako marrazkiarekin. Argazkian, umez inguraturik agertzen da protagonista, hiriren bateko kale batean.
Poliziaren biolentzia lau bazterretan salatzen ari den honetan, zorigaiztoko une batean bat egin zuten bi izen etorri zaizkit gogora: Jose Martinez Salas eta Gladys del Estal... guardia zibila, lehena; ekintzaile ekologista, bigarrena. Lehenak bigarrena hil zuen duela berrogeita bat urte, Tuteran.
1979ko ekainaren 3an, Energia Nuklearraren Aurkako Nazioarteko Egunean, manifestazio batean, Jose Martinez Salas guardia zibilak armaren kulatarekin jo, eta lurrera bota zuen Gladys del Estal ekologista... bertatik altxatzen ari zela, tiro egin zion guardia zibilak emakumeari... garondotik sartu zen bala, eta sudurretatik atera.
Epaitu egin zuten hiltzailea, Iruñean. Eta, hamazortzi hilabeteko kartzela-zigorra eman. Espetxetik atera ondoren, domina jaso zuen guardia zibilak, Espainiako meritu militarrarena.
Kontu zahar batzuk ez dira ahaztu behar.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!