Zazpi minutuko agonia

Erabiltzailearen aurpegia Josi Basterretxea 2020ko mai. 28a, 12:36

Irudi gogorrak. Gizon baten agonia erakusten duten irudiak. Estatu Batuak, Minneapolis. Polizia zurien patruila batek beltz bat atxilotu du. Lurrera bota, eskuburdinak lotu, eta lepo gainean jarri dio belauna polizietako batek atxilotuari, hura mendean hartzeko. Hasi da belaunarekin sakatzen atxilotuaren lepoa.
“Ezin dut arnasarik hartu”, esan du beltzak; baina, polizia zuriak ez du presioa arindu. “Ezin dut arnasarik hartu”, errepikatu du beltzak; baina, polizia zuriak ez du presioa arindu. “Mesedez, mesedez, ezin dut arnasarik hartu”; baina, polizia zuriak ez du presioa arindu. “Aizu, minak nago”, dio beltzak; baina, polizia zuriak ez du presioa arindu. “Ura, mesedez, ura”, dio beltzak; baina, polizia zuriak ez du presioa arindu.
Eszena ikusten ari den batek dio: “Odola dario sudurretatik”; baina, polizia zuriak ez du presioa arindu. “Hartu pultsua, konortea galdu duela ematen du-eta”, dio beste batek.
Zazpi minutu. Polizia zuriak presioa arindu du. Amarik merezi ez duten pertsonak badaude munduan. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!