Musukeriak

Erabiltzailearen aurpegia Josi Basterretxea 2020ko mai. 21a, 12:59

Andra-gizonak elkarri eskua emanda, bainu-jantzian, larru-azalak airean... horixe gaurko argazkia. Beltzaran dago gizona; emakumea, ez. Bistan dituzte tatuaje urdinkarak. Eguzkitarako betaurrekoak daramatzate jantzita, ilun-ilunak kristalak. Eta aurpegia, aurpegia estalita, musuko zuri-zuriarekin. 
Derrigorrezkoa da gaurtik aurrera. Derrigorrezkoa, musukoa. Covid-19 delako gaixotasunaren kudeaketa esperpentikoan, beste urrats bat. Beste agindu bat. Beste mehatxu bat: musukoa jantzi, edo, bestela, isuna. 
Ona ala txarra izan zapi hori, herritarrak, berriz ere, mukizutzat hartuak, kakaumetzat.
Derrigorrezko bizimoduak ari dira hedatzen eta indartzen gure inguruan. Honen izenean edo beste haren izenean, baina, derrigorrean, inposizioaren ezpata pean. Bortxaz. Manu militari.
Eta ohitzen ari gara... 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!