Lagun bi mendi-tontorrean, batek ikurriña eskuan, besteak irudiak hartzeko makina. Motxilak, elurraren gainean. Sokak, pioletak... Berrogei urte joan dira, ia bostehun hilabete.
Martin Zabaleta eta Pasang Temba dira argazkikoak. Everesteko tontorrean daude. Gailur hori zapaldu duen lehen euskal espedizioa da. 1980. urtea da, eta maiatzak 14 ditu.
Euri asko egin du ordutik hona, baina, nostalgiko batzuk harro gaude oraindik ere. Balentria handia egin zuten espedizio hartan... kirol-arlokoa, politikoa.
Gaur, maiatzak 14, beste efemeride bat ere gogora dezakegu. Bi hilabete badira larrrialdi egoera delako hori ezarri zigutela. Luze joan dira egunak. Luze, gauak. Gure artean, bi mila lagunek ez dute egunsenti berririk ikusiko, ez Everestetik ezta etxeko balkoitik ere.
Portzelanazkoak gara gizakiok, portzelanazkoak: distiratsu eta hauskor.