Beste pandemia hori

Erabiltzailearen aurpegia Josi Basterretxea 2020ko mar. 12a, 12:51

Antipar beltzetan babesturik, eskuak guante urdinetan bildurik, eta pistola gerriko uhalean... horrelaxe jantzita ageri da argazkian ertzaina. Gizon bat atxilotzera joan da Portugaletera, Bizkaian. Emakume bi hil berri ditu gizonak, bat bere emaztea; halaxe dio salaketak. Hori bai pandemia. Indarkeria matxistarekin lotutako aurtengo lehen hilketak dira hauek gure artean. Aiztoarekin, labanarekin, eman die heriotza. Azken hamarkada biotan, ehundik gora emakume hil dituzte Euskal Herrian. Iaz, lau. Aurten, jada, bi. Faustino, Faustino deitzen omen da birusa, hiltzailea. Hirurogei urte ei ditu. Inmobiliaria batean lan egiten du antza. Izenak izen, pandemia matxistaren emaitza beti da bat eta bera: ospitalea edo ehorztetxea.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!