Europa eta gu

Erabiltzailearen aurpegia Xabier Barber 2015ko eka. 12a, 13:09

Europak dituen erronken artean, aste honetan pare bati egin behar dio aurre: Estatu Batuekin oraindik sinatu gabeko TTIP (Merkataritza eta Inbertsiorako Akordio Transatlantikoa), zeinen negoziaketak ezin ilunagoak suertatzen ari diren, eta, bigarrena, Greziarekiko ala greziar gehienen egoera larriarekiko jarrera instituzionalak.
Bada, Europa kontramaisu kaxkarraren papera ari da jokatzen: biguna goikoen aurrean (Estatu Batuak, esate baterako); gogorra behekoekin, greziar herritarrak kasu honetan.
Gure jarrera, berriz, pobre samarra: ez gara gauza izaten ari mobilizatzeko. Ez TTIPren aurka, ez greziarrei elkartasuna adierazteko. Denboretako zeinu malerusa!
Hitz-atzea: bihar 13an, larunbatarekin, arratsaldean, Hondamen Handiko Trenaren aurkako manifa nazionala izanen da Donostian. Deituta gaude.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!