Mundua iraultzeko, ikasteko grina beharrezkoa da

Erabiltzailearen aurpegia Xabier Barber 2015ko eka. 5a, 11:58

Boteredunek krisia bukatu dela diote, langabezia jaisten ari dela, bla, bla, bla. Hainbat datu ofizialek baietz diote; langabezia behera doala, baina oso prezio garestian: prekarietatea gora eta gora. Bitartean, Euskadiko Caritas elkarteak, ezetz; gero eta jende gehiago pobrezian sarturik, kasu batzuetan nahiz eta lanpostu bat eduki.
Eta guk zer? Astelehenean eta asteartean luxuzko presentzia izan genuen Iruñean bertan, intelektual marxista eta ekintzaile sozio-politikoa den Michael Löwy. Bera da, Joel Kovelekin batera, manifestu ekosozialista idatzi zuena duela 14 bat urte. Horretaz hitz egin zigun, batez ere bigarren egunean. Ene uste apalean, krisitik benetan irtengo bagara, bide hori hartuz eginen dugu, ekofeminismoa ondoan egonen dela.
Bada, nahiz eta 120 pertsona bildu, badakizue zenbat ezkerretako politikaririk zegoen hitzaldi-eztabaidan, zenbat sindikalista borrokalaririk? Gutxi, oso, oso gutxi; gutxiegi. Pena da, baina berriz ere ikasteko aukera ederra erdi-xahutu zen. Beste batean izanen da.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!