Ekosozialismoaz Iruñean

Erabiltzailearen aurpegia Xabier Barber 2015ko mai. 29a, 12:41

Buruan nuen hauteskunde ondorengo giroari buruz idaztea minutu hau. Poza zabaldu da nafar politikan aldaketa sakonaren zain urteak daramazkigunen artean. Ez da gutxirako, egoera ezin itxaropentsuagoa baita.
Baina, oso gertakari interesgarria sartu da tartean eta ezin dut aukera aprobetxatu gabe utzi, zuek jabetu zaitezten.
Hauxe da: datorren asteartean, ekainaren 2an, Michael Löwy egonen da Iruñean. Arratsaldeko 19:00etan, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Sario eraikinean. Hitzaldi-solasaldiaren izenburua zera da: "Ekosozialismoa, alternatiba erradikala hondamendi ekologiko kapitalistaren aurrean".
Löwy mundu mailako intelektual konprometitua da; urteak daramatza pertsonen aldeko borroketan. Beste gauzen artean, 2001. urtean, Nazioarteko Manifestu Ekosozialista proposatu zuen, Joel Kovelekin batera. Ahal izanez gero, ez galdu entzuteko eta harekin solasean aritzeko aukera. Iruñean bertan, datorren asteartean.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!