Gaur egungo esklaboak

Erabiltzailearen aurpegia Xabier Barber 2015ko mai. 22a, 11:23

Movistar/Telefónica enpresarako lan egiten duten autonomoak mugagabeko greban daude apirilaren hasieratik. Lan baldintzak hobetzeko deitu zuten: egunean zehar 10-12 ordu lan egin behar izaten dute, hilabetean 1.000 bat euro poltsikoratzeko eta urte hauetan maldan beherako ibilbidea izaten ari da. Grebak indarrean jarraitzen du, batez ere Bartzelonan, Bilbon eta Madrilen.
Udal eta gobernuentzako hautetsi berriei eskaera zuzena zabaltzen ari zaie: egoera hau konpontzen ez den bitartean, langileak sasi-esklabismoan mantentzen dituzten enpresekin, Telefónica-Movistar kasu, kontratuak eten ditzaten. Neurri zuzena eta eraginkorra.
Portzierto, ea datorren ostiralean, Nafarroan nola Iruñean ere, gobernu eta udal zeharo desberdinak bidean dauden!

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!