Navarrísimo quiet man

Erabiltzailearen aurpegia Xabier Barber 2015ko mai. 15a, 14:44

Navarrísimo quiet man
Auskalo zer esan nahi digun UPN alderdiak hitz horiekin. Ez dakit oximoron baten aurrean gauden (oso nafarra eta, hala ere, gizon lasaia). Baina etxeko postontzian zegoen gutun-azal batean, egun hauetan hauteskunde propaganda noski, ikusi dut; zuek bezala ziur aski.
Nik inoren lotsa eta amorrua sentitu ditut. Inoren lotsa José Javier jauna (Reyno Arena eta Agoizko kudeaketa tamalgarrienarena, bai) barregarria iruditu zaidalako.
Amorrua, duten azal lodiagatik: nork eman die baimena nafarra izatea zer den adierazteko? Eta, baita amorrua ere, ni baino zertxobait zaharragoa den pelikula onaren izenburua erabiltzen ausartu direlako eta, horrela, zikindu. Ez dute, hala ere, irabaziko; ezta? Gure esku dago.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!