Mediterraneoan hil

Erabiltzailearen aurpegia Xabier Barber 2015ko api. 24a, 12:17

Afrikatik Europan sartzen saiatzen diren etorkinak milaka hiltzen ari dira une hauetan, Mediterraneoko uretan murgildurik. Horren aurrean, hipokresiaz beteriko mezuen bidez, hedabideek honakoa diote: "Europar Batasuna immigrazioa nola geldiarazi aztertzen ari da". Nola? Errepresioaz, era batekoa edo bestelakoa izan.
Arazoa berriz (eta irtenbidea, beraz), beste mota batekoa da. Etorkin gehienek edo guda batetik edo pobreziatik ihes egiten dute. Bata zein bestea mendebaleko dirudunek eragiten dituzte, kontrol geo-estrategikoa mantentzeagatik ala ondasunen bila; bi kasuetan tokiko eliteen laguntzaz. Horrela, zuzenki bizitza kentzen diete ala bizitzeko tresnak izorratzen dizkiete.
Utz ditzagun bakean Afrika, Asia eta Latinoamerikako lurrak, herriak eta jende xumea. Arazoa desagertuko litzateke, baita mota honetako hipokresia ere.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!