Gaur egungo eztabaidak (eta etorkizunezkoak)

Erabiltzailearen aurpegia Xabier Barber 2015ko api. 17a, 12:48

Datorren astearen hasieran bi ekitaldik mahai gainean jarriko dituzte, Iruñean, lehenbailehen egin beharreko bi eztabaida zail.
Astelehenean, arratsaldeko 19:00etan, Katakraken, izanen da lehenbizikoa. Bertan, Estatu arloko Red Renta Básica taldea eta ESK sindikatuaren kidea den Iñaki Uribarrik 15 minutuko txostena azalduko du Oinarrizko Errenta Unibertsala zer den adierazteko. Ondoren, Nafarroako bost alderdik 10 bat minutu izanen dituzte, bakoitzak jendearen aurrean bere iritzia plazaratzeko; denak izan dira gonbidatuak. Izquierda/Ezkerra, EHBildu, Podemos/Ahal dugu, Geroa Bai eta Equo dira onartu dutenak. Bukatzeko, eztabaida librea.
Bigarrena, asteartean, arratsaldeko 19:30ean, Golem-Baiona zinemetan burutuko da. Aukera izanen dugu "La barbacoa" pelikula-dokumentala ikusteko eta ondoren zine-foruma egiteko, bertan Enric Urrutia zuzendaria egonen delarik. Gaia? Gure elikatzeko erak eta, bai osasunean bai animaliengan, baita ingurugiroan ere dituzten eraginak.
Bi gai interesgarri. Bi ezinbesteko eztabaida, mundua aldatuko badugu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!