Lazturen museoa

Erabiltzailearen aurpegia Xabier Barber 2015ko mar. 20a, 11:28

Hainbat girotan, irrati hau barne, astean zehar asko mintzatu da Fiteroko argazkiari buruz. Ez da harritzekoa, beste arokoa baitirudi; jokoz kanpo dagoela, ala ez?
Pikoletoen kuartel berri bat, Euskal Herrian, baita Estatu eremuan ere, Guardia zibilak duen maltzurrezko historia kontuan harturik ez da, bat ere, ospatzeko gertaera.
Hala ere, bertan agertzen zaizkigu Nafarroa konfesionala (ez laikoa, ez neutroa: katolikoa, ozpindua), baita instituzionala ere: gobernu, parlamentu eta udaleko buruak.
Izua, lotsa, tristura, amorrua … ematen dizkit lazturen museotik ateratako argazkiak. Noizko aldaketa?

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!