Bihar, larunbata, martxoaren 14. Manifestazioa dago Iruñean, Antoniutti parkean. Arratsaldeko 5:30ean dugu hitzordua Nafarroa Garaiko biztanleok.
Gauza erraza da. Hauexek leloak: "Aldaketa soziala orain!" eta "Alternatibarik badago". Kolorezko blokeetan antolatu da, urte hauetako ekaitzaren iluntasunaren aurrean, Nafarroako panorama sozio-politikoan aldaketaren ortzadarra azaltzen ari dela adierazteko. Jendetsua izan behar du.
Adi egon eta, ahal izanez gero, manifara joan zaitez, parte har ezazu. Beranduago esan behar ez dezazun, "alajaina, bihar zen eguna!".