Orain dela urte batzuk, 2011n hain zuzen ere, martxoaren 15ean, Madrilen, manifestazio bat izan zen. Gau hartan, hainbat lagunek Sol enparantza hartu zuten. Oso prozesu bereziaren hasiera izan zen, beste lurraldeetara zabalduko zena, Suminduaren mugimendua, alegia M15a.
M15 ken 1 berdin M14, lizentzia poetiko-matematikoa onartzen badidazue. Hori da orain eta hemen gure data berria: Martxoaren 14an, Iruñean, Nafarroako aldaketa sozio-politikoaren aldeko manifestazioa izanen baita.
Gauza izan gara azken urte hauetan zehar, Nafarroako aspaldiko gobernu-bikotea kolokan jartzeko. Maiatzatik aurrera, jende desberdina sartuko da, era desberdinaz gobernatzeko. Ezinbestekoa izanen da kalean jarraitzea, laguntzeko. Has gaitezen, ala, hobe esanda, jarrai dezagun M14 honetan manifa benetan jendetsua burutzen.