Keep calm… eta irakurri euskaraz

Erabiltzailearen aurpegia Barañaingo Udala 2017ko ira. 21a, 12:59

Barañaingo udal liburutegia (argazkia: navarra.es)

Euskarazko eleberriak, zein euskaraturikoak, irakurtzeko kluba sortuko dute Barañainen, helduentzako.

Taldea hilean behin elkartuko da. Saioak gehienez 90 minutukoak izanen dira. Talde bakoitzean gutxienez hamar pertsona izanen dira, eta gehienez 20. Doako jarduera izanen da. Xabier Maeztuk dinamizatuko du.

Izena irailaren 25etik urriaren 20ra eman daiteke, Barañaingo Euskara Zerbitzuan zein Liburutegian; posta elektronikoz ere egin daiteke, mezua bidalita euskaraz@baranain.com edo biblioba@cfnavarra.es helbideetara; baita telefonoz ere, 948 28 63 09 eta 948 28 66 28 zenbakietan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!