Autoa salba dezagun

Erabiltzailearen aurpegia Asier Azpilikueta 2023ko api. 25a, 12:32

Landabengo Volkswagen lantegiko eta haren hornitzaileen parkeko batzordeetako delegatuek elkarretaratzea egin zuten atzo, "Autoaren etorkizunaren alde" lelopean. Pankartan "Autoa salba dezagun" irakurtzetik elkarretaratze bakarrera gaude, autoa desagertzeko zorian dagoen animalia moñoño bat balitz bezala.

Pertsonak erdigunean jarri behar direla aldarrikatzen ari garen honetan, bizitza eta kapitalaren arteko borrokan lehenbizikoaren alde egin behar dela aldarrikatzen ari garen honetan, etsigarria da ikustea nola automobilgintzako langileek zentraltasuna eman dioten objektu inerte eta kutsakor horri.

Eta, bai, ulertzen da langileen ordezkariek Nafarroako enplegua salbatu nahi dutela, milaka pertsonen lanpostuak salbatu nahi dituztela. Baina Volkswagenen enegarren xantaiari aurre egiteko sindikatu guztien ordezkariek hartu duten estrategia hain da ipurgarbitzailea, lotsa ere ematen duela.

Agian estrategia arrakastatsua izanen da, e! Ez dakit. Baina etxeko esklaboaren jokabidekoa da arras. Eta horrek ez du batere molatzen

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!