Zahar egoitzetakoa

Erabiltzailearen aurpegia Asier Azpilikueta 2022ko urr. 25a, 12:31

Nafarroa Garaiko zahar egoitzetako langileek hiru greba egunetako lehenbizikoa izan zuten atzo. Enegarrena da. Eta egonen dira gehiago.

 

Nafarroarako hitzarmen sektorial on bat nahi dute, zahar egoitza publiko eta duinak lortzeko bidean. Baina ez dute borroka erraza, greba egunetan ezartzen dizkieten gutxieneko zerbitzuak ohiko zerbitzuen ia berdinak dira eta, beraz, ez dute greben bidez presio handirik egiteko modurik.

 

Eta, zera, horrekin ez du batere zerikusirik, baina era berean ez dago batere erraza euskaraz sektore honi deitzea. Adi, ondoko zerrendako adibide guztiak erabili izan baitira benetan:

  • Zahar etxeak
  • Erresidentziak
  • Zahar egoitzak
  • Adinekoen egoitzak
  • Helduen egoitzak
  • Nagusien egoitzak

Ez da serioa. Gaztelaniaz hitz bakarra erabiltzen ari diren bitartean, "residencias", euskaldunok bertze esamolde bat asmatzen dugu kartel edo pankarta bakoitzeko.

 

Ziurrenik, euskaraz hitz batu bakarra lortzeko daukagun ezintasun horrek ez du langile horien borrokan eragin handirik izanen. Baina lagundu, ez du laguntzen batere.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!