Haize-orratza

Erabiltzailearen aurpegia Asier Azpilikueta 2022ko mar. 24a, 12:01

Tutik ere ez dakit geopolitikaz. Ez dut harrotasunez erraten, noski. Konstatazio bat baino ez da. Eta, beraz, munduko gai handietan aditua ez naizenez, afera baten aitzinean jarreraren bat hartu behar badut, bada, aurreiritziak jartzen ditut jokoan. Hartara, auzian Estatu Batuak, Israel edo Turkia nahasita baldin badaude, ni beti kontra.

Aitzitik, Errusia eta Ukrainaren arteko gerraren inguruko iritzi garbirik ez dut oraindik eman. Ez dut uste inor nire iritziaren zain dagoenik ere, baina erran nahi dut lagunartean halako gauzak komentatzen direlarik, halakoetan ere ez naizela gai izan aburu bat emateko.

Putin purifikazioaz hizketan entzuten dut, eta Ukrainaren alde jartzen naiz. Ukrainak hamaika alderdi legez kanpo uzten ditu, eta Errusiaren alde jartzen naiz. Errusiak hango eta hemengo herriguneak bonbardatzen ditu, eta Ukrainaren alde jartzen naiz. Ukrainako naziek kale erdian egiten dituzten torturak saioak ikusten ditut, eta Errusiaren alde jartzen naiz.

Nire iritziak haize-orratza dirudi, azken gertakarien boladen arabera mugitzen dena. Hori bai, gerraren aurka beti. Ez dakit horrekin nahikoa den.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!