Gipuzkoako Lesaka

Erabiltzailearen aurpegia Asier Azpilikueta 2016ko api. 27a, 13:24

Aurretik errana dugu Lesaka iruditzen zaigula Nafarroako herririk gipuzkoarrena, bere euskara nafarraren doinu goxoa gorabehera.

Gipuzkoako Foru Aldundia nola, halaxe ari baita jokatzen Lesakako Udal berria. Berria zerbait errateagatik. Jose Luis Etxegarai dugu Lesakako alkate Geroa Bairen gerizpean. Baina lehenago Etxegarai 16 urtez izan zen auzapeza, EAJrekin. EAJkoa baita Etxegarai, peto-petoa, lesakar anitz bezala.

Horregatik, abenduan, Udalerri Euskaldunen Mankomunitatetik atera zuten Lesaka, eta Euskara Plana ere bertan behera utzi zuten. Euskara mundua baita EAJri molestia egiten dioten gauzetako bat.

Bertze eragozpen bat zaborrak dira. Erran nahi baita zaborren kudeaketa logikoa, errausketarekin zerikusia ez duena. Hori dela eta, auzo konpostarako postuak kendu nahi ditu orain Lesakako Udalak. Eta horretarako arrazoi "estetikoak" eta "higienikoak" aipatu ditu, bai eta hiriaren antolamenduari dagozkionak ere.

Euskara eta zaborrak. EAJren jo mugan bezala, baita Lesakako Udal atzerakoiarenean ere. 2015ean aldaketa ailegatu baitzen Lesakara, bai, baina zoritxarrez Nafarroako toki gehienetan nozitu genuenaren kontrako bidean.

Pena.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!