Eskutitzaren zain

Erabiltzailearen aurpegia Asier Azpilikueta 2016ko mar. 16a, 12:13

Eskutitz baten zain daukagu anaia. Eskutitz, email edo giza baliabideetako arduradunaren bulegoa bisitatzeko deiaren zain. Ez dakit.

Iruñeko TRW lantegian egiten du lan anaiak, oraingoz, eta kalera joateko aukera anitz du. 123 langile kaleratuko baitituzte, adin jakin batetik beheitikoak denak, enpresak ezin baititu zaharrenak kaleratu.

Aitak bizitza osoa eman zuen lantegi horretan lanean. Imenasa izena zuen hasieran. Iruindar petoek ezagutuko duzue esamoldea, noski. "Imenasako zakurrak baino ordu gehiago sartzen dituzu". Langile eta familiendako piszina eta frontoia zuen fabrika haren atean zakur bat baitzegoen beti. Torfinasa izena hartu zuen gero lantegiak, Tornilleria Fina de Navarra, torlojuak egiten baitzituzten. Azkenik, TRW multinazionalak erosi zuen.

Erretiroa hartu aitzin, gure aitak amorrazioz ikusi zuen nola poloniarrak Iruñera etorri ziren hemen nola egiten zuten lan ikustera. Aztia izan gabe jakin baitzekien poloniarrek kenduko ziotela Iruñeari ekoizpenaren zati handi bat.

Orain, multinazional baten eskutitzaren zain daukagu anaia. Eskutitz, email edo multinazionalaren giza baliabideetako arduradunaren bulegoa bisitatzeko deiaren zain. Ez dakit.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!