Donibane auzoko Irrintzi Dorretik Alde Zarreko Kale Nagusira egin dute jauzi Euskalerria Irratiko uhinek, 1987an sortu zenetik ia 40urtera. Ostegun honetan egingo dute egoitza berriaren inaugurazio festa, 19:00etan. Asteazken eguerdian heldu gara gu, eta egoitza bor-bor da, hedabide, material berri eta kazetarien etengabeko joan-etorriekin.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.