Asteburu osoan zehar Pitillasen (Nafarroa) ospatu da ITAren IV. edizioa. Hitzaldiak, aisialdiko jarduerak, tailerrak eta bestelako ekintzak egin dituzte. Akanpadari amaiera emateko Bardeetan martxa bat egin dute desmilitarizazioa eskatzen, eta urriaren 24ean Ablitasen eginen den aerodromo militarraren aurkako manifestazioan parte hartzeko deia egin dute.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.