35 urte baino gehiago Irrintzi Dorrean eman ondoren, aldaketa garaia heldu da Euskalerria Irratira. Gotorleku eta erresistentzia gune izandako habia utzita, Iruñeko Kale Nagusiko 54ra jauzi egin dugu, baina ezin genuen gure espazioa izandakoari merezitako adiorik ez egin. Urte andanaz irratiko zuzendari izandako Mikel Bujanda, Reyes Ilintxeta kazetaria eta Patxi Huarte Zaldieroa marrazkilari eta lankide ohia gurekin izan ditugu beste hamaika lagun eta kolaboratzaileren ahotsekin batera azken saio berezian
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.