Iruñerriko Mugimendu Feministak deituta, milaka lagun elkartu dira igande iluntzeko elkarretaratzean, tartean, Iruñeko peñak eta erakundeetako ordezkariak. Jakinarazi dute 27 sexu eraso izan direla sanferminak hasi direnetik, horien artean bortxaketa bat. Epaileak behin-behinean espetxeratu du bortxaketarekin lotuta atxilotu zuten gizona.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.