Milaka herritar bildu dira Iruñean, Euskalgintzaren Kontseiluak deitutako Euskaltzaleon Martxara, Euskaraz bizitzeko behar den dena lelopean. XXI. mendera arte euskara bizirik ekartzea euskaltzaleak harro egotekoa dela azpimarratu du Idurre Eskisabel Kontseiluko idazkari nagusiak eta euskararen biziberritzerako hizkuntza politika “ausartak eta anbiziotsuak” eskatu dizkie arduradun politikoei. Nafarroako hiriburua bero sapak hartu badu ere, ez ditu zapuztu Euskal Herriko txoko guztietatik hurbildu diren euskaltzaleen aldarrikapenak eta jai giroa.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.