Urtarrilean Xilabako Bertsolari Txapelketako txapela jantzi eta hilabete eta erdi geroago argitaratu du Zaldi bat (Txalaparta, 2026) eleberria Maddi Ane Txoperenak (Hendaia, Lapurdi, 1994). Hirugarrena du dagoeneko, eta kontaera zatikatuan sakondu du oraingoan, zehaztasuna eta elipsia doi-doi orekatuta, laguntasuna, dolua, amatasuna, sexua, eta gure leku-denboretan garena izatera garamatzaten beste hamaika gai aztertzeko. Lesakan (Nafarroa), bere bizilekuan batu gara berarekin; etxeko sukalderaino sartzeko eman digu aukera.
Ekainaren 6an, larunbatez, Ziburuko Azokan aurkeztuko du nobela, 18:30ean.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.