Euskalgintzaren Kontseiluak elkarretaratzea egin du asteartean Iruñeko Gaztelu Plazan, ekainaren 13an leku berean antolatu duen manifestazioaren berri emateko. Euskaraz bizitzeko behar den dena lelopean, aldarrikapenez beteriko ospakizuna antolatu dute. 17:00etan izango da mobilizazioa eta hiru aldarrikapen nagusi izango ditu: ofizialtasun osoa, hizkuntza politiketan jauzia ematea eta euskaltzaletasuna.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.