Espainiako Estatuko Aldizkari Ofizialak astearte honetan egin du ofizial izendapena, eta "errepresio frankistaren toki beldurgarrienetako bat" izan zela aitortu du. 1938ko maiatzaren 22an 795 presok ihes egin zuten Iruñea ondoan dagoen gotorlekutik, eta horietatik 200 inguru hil zituzten; hiruk soilik lortu zuten Pirinioetako muga zeharkatzea.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.