Mohammed Razoukik eta Mikel Gortarik 21 eta 23 urte dituzte, hurrenez hurren. Biek goi mailako formakuntza burutu dute, dagoeneko esperientzia dute lan munduan eta kirolarekiko zaletasuna partekatzen dute. Hala ere, hasiera batean elkartu zituena oso bestelako zerbait izan zen: Mohammed Iruñeko Alda Zaharreko Paris 365 jangela solidarioko erabiltzailea da, Mikelek bertan egiten du lan eta Matalaz gazte guneko kidea ere bada. Mikelen kontratazioa otorduz kanpoko jarduerak egiteko apustua izan zen. Helburua pobrezia egoeran dauden pertsonentzako arnasgune segurua sortzea da. Horrek buruhausteak ekarri dizkio Alde Zaharreko Gazte Mugimenduari, Matalaz egoitza Paris 365etik 60 metro eskasera duena. Horko boxeo entrenamenduak koordinatzen ari dira aipatutako bi erakundeak, eta bertan topo egin ohi dute elkarrizketa honetako bi protagonistek, baina, kasu honetan, parekidetasunean.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.