Pasa den irailaren 2an, Espainiako Vueltako 10. etapan, beste hainbat etapatan gertatu zen moduan eta Palestinaren aldeko kolektiboek deituta, Israel txirrindulari taldearen presentzia salatzeko protestak egin ziren Nafarroako hainbat puntutan, Irunberrin tartean. Protesta horietan parte hartzeagatik, lau lagun deitu ditu deklaratzera Agoizko Instrukzio Epaitegiak, abenduaren 18an. "Inor ez dadila engaina", diote auzipetuek, "hau ez da tramite judizial hutsa, Palestinaren alde ahotsa altxatzeagatik gu kikiltzeko saiakera zuzena da".
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.