Iruñera heldu da igandean Ibaitik itsasora Palestinaren aldeko martxa, mezu argi batekin: Israelekin harreman ekonomiko guztiak eten. MTorres-en hasi da ibilaldia eta enpresa horrek Israelgo armagintzarekin dituen loturak salatu dituzte. Noainen harrera egin ondoren, Iruñeko bidea hartu dute eta han sendagileek Israelgo TEVA botika enpresarekin Osasunbideak dituen hitzarmenak apurtzeko deia egin dute. Iruñeko Zara dendatik pasatzean, enpresa honek sionismoarekin duen konplizitatea ere salatu dute manifestariek, eta marka hau boikotatzeko deia luzatu dute.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.