Bizi-biziak dira oraindik musikan dabiltzan emakume eta genero disidenteen azalean bizi izandako indarkeriaren orbainak. Ugaritu dira, halaber, orbain horiei buruzko ahotsak komunikabideetan, ikerketetan zein hainbat ekimenetan. “Asko dago egiteko oraindik”, diote. Eta horretan ari dira, nor bere esparruan eta nor bere lekutik: egiteke dagoen hori zertan den aletzen, feminismotik sortutako analisirako tresnak baliatuta. Ari dira, besteak beste, distortsionatutako usteez, indarkeriaz, oholtzatik kanpo pasatzen denaz eta musika goitik behera astintzearen beharraz. Alegia, maskulinoan eraikitako egitura hori arrakalatzeaz eta bestelakoak eraikitzeaz.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.