Motorrez gainezka dago Iñaki Mujikak Altsasun duen tailerra. Ilaran daude denak, baina bada barreneko gelaxka batean aparte gordetako bat. Mujikak beretzat egokitu nahi duen motorra da. 2021ean igo zen azkenekoz motor gainera; istripu larria izan zuen moto-kros zirkuitu batean, eta hanketako paralisia du geroztik. Ezbeharrak, ordea, ez du geldiarazi, eta orain handbike modalitatearen bidez jasotzen du horren beharrezko duen abiadura dosia. Eskuekin mugiarazten diren bizikletak dira handbike-ak, eta horietako baten gainean balentria handia egin du aurten Mujikak: Titan Desert lasterketa ospetsua bukatu du. Jendeak errukiz begiratzen omen du oraindik, baina berak argi du: "Gauza ugari egin daiteke gurpildun aulkian egon arren".
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.