Nafarroako erdialdean hasi berri diren AHTren lanetara martxa antolatu dute

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2018ko ira. 12a, 08:31

Irailak 29ko kartela (Argazki: ahotsa.info)
Irailaren 29an izanen da mobilizazioa, Marcilla inguruan AHTren lanak hasitako eremuan.

AHTren aurka agertu diren antolakunde eta taldeek Nafar Korridorearen lanen jarraipena salatu eta lan horietara eginen duten martxan parte hartzeko deialdia egin dute, irailaren 29an, larunbatarekin, goizeko 11etan Marcilla ondotik hasiko dena. "AHTren LANAK GELDITU ORAIN!!!" izanen da mobilizazioaren leloa.

Duela gutxi, Azkoien eta Erriberriren arteko plataformaren eraikuntzarako lanak hasi dituzte. Era berean, Alesbes eta Azkoien arteko 5 kilometroko bidetartea OHL enpresari esleitu dute. Honetaz gain, ADIFek Erriberri eta Tafallaren arteko bidetarteak konkurtsora atera dituzte. Hori dela eta, AHTren aurkakoek lanak gelditzeko unea dela uste dute, "burugabekeria honekin bukatzeko unea".

AHT proiektuak "inposaketaren eta ustelkeria" oinarritzat dituela gogoratzen dute, eta horren aurrean tren sozial eta publikoa aldarrikatzen dute. Momentuz, manifestazio hau babesten dute eragileek hauek dira: AHT Gelditu! Nafarroa, Barañaingo AHTrik Ez, Bellota Libertaria, Erdi Aldeko Gazteak, Ernai, Fundación Sustrai Erakuntza, Tafallako Gaztetxea, Plataforma Cuenca de Pamplona-Iruñerria por el Tren Público y Social. TAV No, Plataforma Ribera por un Tren Social. No al TAV, Plataforma Sakana Trenaren Alde eta Erdi Aldea Trenaren Alde.

Albiste hau Ahotas.info-k argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!