“Erakundeak desagertzen dira, baina ideiak eta gauzak egiteko moldeak mantendu egiten dira”, esan du Jose Perals fiskalak, “eta honek guztiak berdina izaten jarraitzen du”. Bere ahotan, “ETAren estrategiak markaturiko pautak” jarraitu zituzten gazteek.
Asier Petrirena, Ruben Iglesias, Endika Etura eta Julen Prado dira auzipetuak. Lauek ukatu dute terrorismo ekintzetan parte hartu izana. Lehenengo hirurek azaldu dute istiluak hasi zirenean handik joan egin zirela eta beraz ez zutela iskanbilan parte hartu. Pradok adierazi du istiluen unean berak harri bat hartu zuela, “inertziaz”, baina ondoko kale batean bota zuela.