Portu eta Sarasolaren tortura kasuagatik Espainia zigortu du Estrasburgok

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2018ko ots. 13a, 10:29

Estrasburgok Espainia zigortu du Igor Portu eta Mattin Sarasolaren tortura kasuagatik. Torturaren aurkako Europako Konbentzioaren 3. artikulua urratu duela ebatzi dute. Kalte moralengatik 30.000 eta 20.000 euro eman beharko dizkie Espainiako Estatuak, hurrenez hurren.

Portu eta Sarasolaren defentsak Estrasburgora joatea erabaki zuen, batetik Espainiako Auzitegi Gorenak absolbitu egin zituelako guardia zibilak ziren lau torturatzaileak, eta bestetik, Konstituzio Epaitegiak ez zuelako onartu epai honen aurkako helegitea.

Torturaren aurkako egunean atera du epaia Estrasburgok.

Kartzelan daude egun Igor Portu eta Mattin Sarasola, ETAko kide izatea eta 2006ko abendauren 30ean Barajasko aireportuan egindako atentatuan bi pertsona hil izana egotzita.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!