Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan pobrezian erortzeko arrisku-tasa %9koa da, Espainiako Estatuko baxuena. Gizarte bazterketaren arrisku tasa, ordea, %15ekoa da EAEn eta %13koa Nafarroan. Espainiako pobrezia arrisku tasa %22,3koa da eta gizarte bazterketaren arrisku tasa %27koa.
Euskal Herriko batez besteko errenta ere nabarmen gainditzen du Estatukoa. EAEko eta Nafarroako familia bakoitzak 34.054 eta 33.167 euro irabazten ditu urtean, hurrenez hurren. Espainian, berriz, 26.730.
Hego Euskal Herriko datuak Espainiako onenetakoak dira, beraz. Hala ere, hamar biztanle euskaldunetik batek 8.209 euro baino gutxiago irabazten du urtean. Espainian bost biztanletik batek pobrezian bizitzeko arriskua du eta ia hiruk bazterketa sozialean bizitzekoa.
Pobrezia arrisku tasa altuenak dituzten erkidegoak Andaluzia (%35,4), Kanariar Irlak (%35), Gaztela-Mantxa (%31,7), Valentzia (%25,7) eta Murtzia (%24,5) dira.
Albistea Argia-tik ekarria. Kazetaria: Ane Eslava Serrano.