Emakumeak erasotzea merkeegi ateratzen da

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2016ko uzt. 11a, 10:53

Gizartearen, legeen, lehen mailako arazoa dela esan arren bestela jokatzen duten politikarien mezua arriskutsua da: inpune, zigorgabe, merke ateratzen da emakumeak erasotzea, eta horrek bide ematen dio indarkeria matxistari.

Kazetaria: Mikel Garcia Idiakez [Argia]

Nagore Laffage hil zuen José Diego Yllanesek duela zortzi urteko Sanferminetan, 20 urteko irundarrak ezetz esan ziolako. Yllanesek emakumea jipoitu eta asfixiatu zuen, ondoren Laffage zatitan mozten saiatu zen, gorpua mendian ezkutatu eta aztarnak garbitu zituen. Herri epaimahaiak ondorioztatu zuen hilketa izan zela, baina ez asasinatzea, eta 12 urte eta erdiko espetxe zigorra ezarri zioten. 2014tik, kalera irteteko baimenak baliatzen hasi zen Yllanes. Ez dut nik mendekuaren eta kartzelaren defentsa egingo, baina indarkeria matxistak gure gizartean duen inpunitatearen adibide bat gehiago da.

Zenbat eraso hitzezko, fisiko eta psikologiko ondoriorik ez dutenak, normaltzat edo txikikeriatzat hartzen direlako; zenbat jazarpen matxista jendaurrean, lekukoz inguratuta; zenbat emakume umiliatuak, auzitan jarriak eta errudun sentiaraziak, erasoak salatu dituztenean; zenbat jende “salaketa faltsu asko” daudela uste dutenak (EAEko herritarren hamarretik lauk); zenbat salaketa ezerezean geratuak (salatutako gizonen %4,8 baino ez da kondenatua izan, Espainiako Estatuko datuen arabera); zenbat hilketa, aurretik salatuak izan diren gizonek burutuak (salaketek sarri ez dituzte neurriak ekartzen, eta hala denean, emakumeari bizkartzaina jarri ordez, zergatik ez ezarri kontrola erasotzaileari?); zenbat emakume, horregatik guztiagatik, salaketa jartzeko urratsa ere ematen ez dutenak…

Gizartearen, legeen, lehen mailako arazoa dela esan arren bestela jokatzen duten politikarien mezua arriskutsua da: inpune, zigorgabe, merke ateratzen da emakumeak erasotzea, eta horrek bide ematen dio indarkeria matxistari.

Gaiaz gehiago:

Asun Casasola eta Oihana Etxebarrieta: “Indarkeriarekiko neutralizatuta gaude, baina ez, ez da normala norbaitek ipurdia ukitzea”

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!