Parlamentuaren kanpoaldean proiektuaren aurkariek protesta egiten zuten bitartean, barruan –Ekonomia Garapen Batzordean, zehazki– Baztango Aroztegiaz eztabaidatu dute talde politikoek, egitasmoa aurrera atera nahi duen enpresaren agerraldiaren karietara. Jadanik ezagunak diren iritziak plazaratu dira; batzuk proiektuaren alde, Baztani ekar diezaiokeen garapen ekonomikoa dela-eta; beste batzuk etxebizitzak eraikitzeari dagokion proiektuko zatiaren aurka. Bai horiek bai “ez alde ez kontra” agertu den Podemosek herri galdeketa eskatu dute, Aroztegiaren inguruan sortutako gatazkari aterabidea emateko.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.