Zenbat manifestari dira?

Erabiltzailearen aurpegia Gaizka Aranguren 2018ko api. 18a, 13:28

Atzo, Altsasun bizi diren Guardia Zibilen aldeko elgarretaratzea egin zuten Merindadeen enparantzan. Europa Press agentziak erran zuen 2.500 elkartu zirela. Argazkiek ez dute asko laguntzen, baina, mesfidati dei nazazue, ez nuen sinetsi. Gaur, Diario de Noticias egunkariak dio 1.000 izan zirela. Antena3ek, bertzalde, "multitudinaria manifestación" izan zela hedatu du. Erromatar hauek txoratuta daudela erran dezakegu, baina tuntunak ez dira. Azken finean, berdin zaie zenbat egon ziren, jendeak sinetsiko duenarekin aski dute.

Bildutako pertsonak banan-bana kontatzeko aukera emanen lidakeen argazkiaren bila aritu naiz. Uharteko egunkariak argitara eman duena da erabilgarriena, baina kalitate eskasegia dauka anpliatu eta buruak zenbatzen hasteko.

Ez dakit zenbat lagun bildu ziren atzo Merindadeen Plazan, baina, berriro ere, gauza bat argi dago: jendearen etorkizuna epaile baten bitartez erabakitzeko indarra daukanak ez du karrikan indarra erakusteko beharrik. Agintzen duenak agintzen duela demostratuz agintzen du.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!